DERBIZALE
#PiqueSano

#PiqueSano

Derbizale manifestuan aipatzen dugun moduan, zaletuen arteko norgehiagoka soilik lehia osasuntsua da, eta frogatu egin nahi izan genuen. Horretarako, Erreala eta Athletic-en arteko partida jokatu zen astean zehar, zaletuei euren iragarpenak Twitter eta Facebook bidez elkarbanatzea proposatu genien, non #PiqueSano hashtag-a erabili behar zuten. Lana errazte aldera eta eztabaida bizkortzeko, derbizale.com webgunean, non zaletuek makina bat iragarpen irakurri zitzaketen esaldi zirikatzaile eta guzti, hain gustukoa dugun lehia sortzen laguntzeko.

Ondorioz, 500 zaletuk baino gehiagok euren iragarpenak elkarbanatu zituzten, eta jokatzeke zegoen derbiaren inguruko elkarrizketak sortu ziren. Jakina denez, betiere errespetua oinarri zela; izan ere, guztiaren gainetik Derbizaleak gara.

Partekatu: