DERBIZALE
Bestelako Derbia

Bestelako Derbia

Aurtengo zenbait derbitan, jokozainak partidaren lehen zatiaren amaiera markatu eta jokalariek aldageletarako bideari ekiten diotenean, futbol-talde bakoitzeko bi zaletu zelaira irtengo dira.

Bakoitzak bere taldearen koloreez jantzita, euren zaletuen harrotasuna defendatu beharko dute Bestelako Derbia egitasmoan, zelaiaren erdigunetik egindako jaurtiketen bitartez. Horrela, bikote irabazleak 8 jaurtiketa egin ondoren (4 zaletu talde bakoitzeko) Bestelako Derbiko txapela eskuratuko du. Hala eta guztiz ere, benetako irabazleak bi taldeak izango dira, partida jokatu baino lehen eta ondoren umorea zelaira gerturatzeagatik. 

Bestelako Derbian parte hartu nahi al duzu? Adi egon! Bisita ezazu gure web orrialdea edota eman izena newsletterrean, eta Bestelako Derbiaren berri izango duzu. Parte hartuz gero, bi sarrera eskuratuko dituzu zu eta zure laguna protagonistak izango zareten derbirako.

Bestelako Derbia ondoko partidetan egingo dute: 

SD Eibar eta Alaves – Abenduak 11

Real Sociedad eta Osasuna – Otsailak 5

Alaves eta Real Sociedad – Martxoak 19

Alaves eta Osasuna – Apirilak 5

Partekatu: